|
Itsaso atlantikoaren ondoan, Euskal-Herriko barnekaldean izanik ere, Sarako herria Donibane Lohitzunetik
14 kilometroetan kokatzen da. Herriaren edertasunari esker, Franziako herri ederrenetan ("les plus beaux villages de France") sailkatua izan da.
>>
IKUSI MAPA <<
Lapurdiko herri bat izanik ere, Sarako historia España eta Franziako erreinuen artean eragina
izan da. Hala bainan, Nafarroarekin 30 kilometro muga ditu.
Kontrabandoa Sarako berezitasun bat da, eta aspaldian Euskal Herrian
kontrabandoaren hiriburu bezala ikusia izan da.
"Saran Astia",
erran zahar batek dion bezala. Aro guztiak,
atzotik gaurrerat. Aspaldian... misterioa: Aspaldian, artxiboak Iraultzan
deseginak izan dira
Atzo... XVIgarren mendekoa den IBARLAKO
etxaldea eta bertan sortu zen Henri IVgarrenaren kontseilari
bat. XVIIgarren mendeak eliza zahartzen du, edo markatua
irauten duena euskal etxe ederren gainean, eta oraino
ere irakur errexa Herriko Etxeak dauzkan eskudoaren
azpian "SARARI BALHORE - AREN ETA LEYELTASUNAREN
SARIA EMANA LOUIS XIV".
Hanbertze
aro eta hanbertze jende goraipatu: Pedro de AXULAR apez
idazlea eta Joxemiel BARANDIARAN antropologoa, Napoleon
IIIgarrena eta Eugénie, Edouard VIIgarrena eta Winston
Churchill, Pierre Loti eta Luis Mariano. Orok
zuten herriaren euskaltasuna maite.
Saran,
lehenagoko aroa ere baliatzen dugu.
Erlibeak
ez ote du herri ozeaniko hau abantailatzen, Atlantiko
itsas bazterritik 8 kilometrotan izanez zuzen bidez,
eta berdurazko kafi batean polliki ezarria, landereek
alaitzen dituztela LARRUN mendiaren (905m) eta AXURIAREN
oinak (756m). Hala beraz, edertasun ez ohizko batek
markatzen duen ingurumen bat, bertze kasko batzuek inguratua
hauek dutela señalatzen Franzia eta Españaren arteko
gailur sail babesgarri eta gutiziagarri luze bat. Sarari
eskaintzen dio bere mikroklima oso goxoa baita ere oinez
ibiltzeko ibilaldi bereziak bezain orijinalak.
Klik
egizu mapan xehetasunak ikusteko >>
|