Urte
huntan, antolamen inportantak egina izan dira bisita
berri bat presentatzeko. Berritasun horriek orain
ikusten ahal duzue. Sasoian, agerraldi batzuk izanen
dira. Helburua izango da gune eder hori hobago erakustea.
Agerraldi horiek Sarako herrian eta lezeetan izanen dira.
SARA
ondare inportanta du, 4 prehistoriko harpe baititu. Egun,
horretako baño bisitatzen ahal da : "Lezea"
du izena eta 900 metro egiten ditu. Bisita
hori ibilbide atsegin batean egiten da, soinu eta argirekin,
txalaparta entzutean.
Prehistoriko
museoa:
Gunearen
museoak lezean atxemanak izan diren suharrizko tresnak,
gizaki eta animal hezurreriak erakusten ditu. Toki
inportanta atxikitua da euskal etnologo "Barandiaran"en
lanentzat. Hura Saran bizi izan da.
Arkeologiko
parkea:
Leze
ondoan den arkeologiko parkea, bisita betetzen du. Sararen
lurraldeak ondare arkeologikoa badu: 31 trikuharri,
5 tumulu, 4 harrespil eta 2 menhir. Parkeak
zientifikoki kontrolatuak diren monumentuko berrasoketak
erakusten ditu.
Trena
ttipia abiatzen da San Iñazio lepoa den geltokitik
eta 30 minuten buruan arribatzen Larrunen kaskoan. Igoitean,
ikuspegi ederra dugu. Natura basa baten erdian, ahariak,
pottokak eta saiak ikusten ahal ditugu. Kaskoan,
ibiltzen ahal gira benttetan, behatzean, alde batetik
Europarreko itsas horizone haundiena, eta beste aldetik,
Pireneoak eta Euskal kostaldea.
Gizaldi
osoak, beren nortasun azkarra jakitunak, beren ohiturak
eta ondarea errespetatuz, nahi izan dute etxearen
historioa erakutsi Ortillopitz-en.
Euskaldun eta kanpotar
Etnologo, Historialari, Arkiteko, Eskulangile eta Teknikariek
berreskuratu eta kontserbatu dute euskal iraganaren
oroitzapen hau. Beren ateak zueri idekitzen dira egun.
Animaleen
parkeak 300 animalezko motak erakusten zaitu 2 hektareko
lur batean. Batzuk desagertzen ari dira. Haurrentzat,
mandar edo pottoken bizkarrean ikastaldiak egiten ditu.
5 edo 15 minutuzko ibilaldiak badira,
Uztailan eta agorrilan (salbu, denbora txarra delarik).
>>
Ikastaldiekin, prezioa gutxiagotua da parkearen sartzean ! <<
Euskal
Herria zaldiz. Zatozte Euskal
Herrian ibiltzea, ikuspegi ederrak begiratzea, kulturaren
berezitasuna senditzea eta utzi Euskal mendiaren aberaztasuna
zure gan etortzea ! OLHALDIA
zentroa proposatzen zaizu ibiladi batzuk Euskal Herri
osoan eta aktibitate desberdinak Xareta lurraldean (Sara,
Ainhoa, Urdazubi, Zugarramurdi).
Sartu eztiaren unibertsoan Harismendy anderearen erlategia bisitatzean.
Ikasazue eztia nondik eta nola aurkitzen dugun.
Xapelak eta ile_xareak prestatuak izanen dira.
Etxeak
11 auzotegietan banatuak dira : Plaza, Elbarrun, Ihalar,
Ixtillarte, Egimear, Lehenbiscai, Basaburua, Auntzkarrika,
Olalde, Goiguru, Bordak.
Horretako baño, "Ihalar",
Sarako auzotegi zaharrena da. Tokoki arkitekura aberatsa,
XVI eta XVIIgarren mendeko etxe ederrak ditu. Etxeen
izena, askotan beren lekuari lotuak dira (adibidez:
"Bideartia" = bide artean), baita ere lanari (adibidez
: "Bordahaundi"). Batzutan, etxearen eraikitzeko
materiala baliatzen da eta bestetan Jabearen izena emana
da. Bainan, lehen izena ez da beti atxikia. Izen ttipiak
izaten ahal dira ere. Etxe
batzuen aintzinaldean, harrian grabatua, irakurtzen
ahal da eraikuntzaren data edo lehen jabearen izena.
Beste batzutan ere, armarri edo kartutxo forma duten
harri grabaketak badira. J.M.
Barandiaranen ustez, XVIIgarren mendeko 7 etxe dira,
8 XVIIIgarren mendetik, 6 XIXgarren mendetik eta ainitz
data horren aintzinetik.
Gerlek, Iraultzak, inmgrazioak
Sarako bizilekua izigarri aldatu da, "Pedro Axular"
apezak 1608 eta 1625 artean duen lehen estimazioa emanez
geroz. Beste jaiotza batzuk 78 domonimoko lista bat
ematen dute, 1505 urtean, eta 93 domonimo 1630 urtean.
Etxe batzutan bakarrik, harrian edo zuran grabatua den
hatza baliatu izan da bizi bat hilezkorarazteko.
Linteaux de France
Web-Guneak Arkitektoniko objektuak erroldatzen ditu
Frantzia osoan. 1300 herri zitatuetan, Sara 12 lehenetan
agertzen da.
Le site
des recense les Objets Architecturaux Datés et Signés sur
toute la France. Sur plus de 1300 communes citées, Sare figure dans les 12
premières quant au nombre d'objets référencés actuellement.
San Martin eliza :
San
Martin-ko eliza, Saran, naski Lapurdiko elizen arteko pollitena,
zabaldu izan da XVII mendearen hastapenean, Axular apezarekin.
Pedro de Axular (1601-1644) idazle ezaguna da. "Gero"
literario maisulana idatzi du, non euskal hizkuntza
altatzen du edozoin hizkuntza mailan. Bere sepultura
elizaren barnean agertzen ahal da, baita ere Louis Lucien Bonaparte
printzea ezarri duen hilartitz bat.
Presbiterioa
5 aldare eta 3 etapako galeriak babestzen ditu.
Elizaren inguruan, hilerria agertzen
da. 1804 artio, gorputzak
ehortziak ziren elizan, non idazkunak oroitarazten gaitu
etxeko anderearen "Jarlekua"
eta etxearen izena.
Erromatar
zubia:
Zubi ainitzen artean, ezagutuena
da "Granadako-Zubia". Oinezkoek dute bakarrik
zubiaren gainean ibiltzea dretxoa.
Otoiztegiak
eta Santa Catherine kapera :
Mendien kaskotan eta auzotegi erdietan,
santutegiak dira. Horiek egiten dute Sara, Euskal Herriko
erlijio eraikin duten herrien aberastasuna dela.
Lau
kaperaren artean, baño irauntzen da, Santa Catherine-i
eskatua eta ederki berreskuratua izan da.
Otoiztegiak, 14 direnak, lekua edertzen dute. San
Ignace, Gurutze saindua, St Eloi, St Isidore, St Pierre,
Maria Jainkoaren ama, Maria sortzez garbi, St Michel,
St Jean-baptiste, St François-Xavier, St-Antoine, san
Anton eta bere mirarizko iturria (begientzat) eta Notre
Dame de Fatima.
Frazerien
mahaia Lizuniagaren lepoan :
Oraino egun, pastoral bizia iraun
du, larretzeko komunalitateari kontsakratzen duten juridiko
konbertzioak ere bai. Mugarri R36-en ondoan, Lizuniagaren
lepoan (220m), atxikitzen da "Lizuniako-Mugarria",
erori den menhir bat izaten ahal den harrizko mahaia.
Mugak Prehistoriko monolito horren mota askotan segitzen
du. Nazioarteko tratatuek zuhurtasunez gizarte prehistoriko
utzi zuen marka baten puntuak altxatu dituzte.
Mahai hortan egoiten dira Sara eta inguruko herrien
arteko frazeriak.
Usategia :
La
chasse en palombière, qui existe
depuis une époque immémoriale est considérée comme l'une des plus belle chasse
aux filets des cols pyrénéens. L'emplacement des pantières est un véritable
entonnoir pour ce gibier migrateur qu'est la palombe.
Le roi Henri IV s'y
rendait accompagné de son ministre Sully. L'une se trouve à l'Ouest du Pic
Sayberry, entre ce dernier et le pic d'Ibantelly, l'autre à 1 km au Nord Ouest
sur le chemin conduisant de Sare à Echalar.
Gordategiak
:
Mendebaldeko
pirinioako kanpainaren eta Inperioko gerlaren aztarnak
(1794) dira. Soult jaunaren armadak ainitz gordategi
eraiki dute.
Defentsako
lerro hori urperatu izan da 1813ko Azaroaren 10an Wellingtonen
taldeekin. Lan inportantena izan da "Aira-Harrién
(550m) eta Larruneko trenaren Hiru-Iturri ipar-ekialdean.
2 metro goitasuna du, 80 zentimetro loditasunarentzat
eta 1040 metrotan luzatzen da. Beste
lan batzuk badira, bainan ez dira hain ontsa mantenduak
: Larrunen ermitako gordategia, Ermitebaita, Mendibidea,
Louis XIVko gordategia, Olhainko kapera, 29 mugarria,
San Bizarrakoa, Suhalmendikoa, Granadakoa, Muno-Handiakoa,
eta Idoyko-Bizkarrakoa.