Zaldi ibilaldiak

Kontradandisten ibilaldia

Itsasu (col des Veaux) eta Sara arteko etapa

Denbora idorra eta argia hautatu behar da ibilaldia hau egiteko.

Iraupena 5:00 - Distantzia 24km - Dénivelé +629m / -1050m

Sara eta Itsasu arteko etapa deskargatu (frantsesez)

Sara eta Biriatu arteko ibilaldia

Zaldunak Larrun mendiaren inguruan ibiliko dira.

Iraupena 4:00 - Distantzia 21km - Dénivelé +595m / -614m

Sara eta Biriatu arteko etapa deskargatu (frantsesez)

Olhaldea zalditokia

Zalditokiak oren bateko edo egun bateko ibilaldiak Xaretako lurraldean (Sara, Zugarramurdi, Urdazubi, Ainhoa) proposatzen ditu edo 2 eta 4 egunen arteko bidaiak : Bardenaseko basamortuan, Iruñako bestetan, Iratiko oihanean, Aragonen...

"Cheval Qualité" labela.

undefinedinformazio gehiago 

Gidaliburuak

Sarako eta inguruetako ibilaldi gehiagorentzat, bi gidaliburu zuen esku :

Manatuz gero eskuragarri (+ 4€ko garraio gastua) eta zuzenki Turismo Bulegoan.

Manatze bonoa eta txekea eskuratu ondoren, ibilaldien gidaliburua postatik eskuratuko duzue.

 > Manatze bonoa inprimatu

Sarako ibilketak

Sarako ibilketen guida liburua

Herriko xendera seinalatu guziak ezagutzeko gisan, gidaliburu honek ondokoa proposatzen dizue:

8 oinezko ibilaldia, 3 eta 4 oren artekoak
3 VTT ibilaldi

Prezioa: 6

Errobitik Itsasbazterrera

Errobi eta Euskal itsasbazterraren arteko gidaliburua

Gure eremuko ibilaldi seinalatu ttipi guziak (PR/IT) ezagutzeko, 20 km-ko esparru batean, gidaliburu honek ondokoa proposatzen dizue:

60 ibilaldi eta ibilketa, oren bat eta 8 orenen artekoak, hauetarik 5 oinezko ibilaldi SARAn.

Prezioa: 8

Gomendio baliagarriak

Basajaun
  • Meteo : 32 50
  • Europar larrialdiko deia : 112

Oinetako onak, jantzi beroa eta euritakoa, txapel bat eta ura har itzazue.
Zuen hondakinak eramateko zaku bat har ezazue.
Fauna eta landaredia errespeta itzazue.

Kasu! Zirkuitu batzuk saihestu behar dira:

  • Ehiza garaian (urritik azarora)
  • Lurra erretze garaian (abendutik martxora)

 

Basajaun
Euskal mitologiaren pertsonai nagusi bat da. Betidanik, Euskal Herriko mendiak zaintzen ditu, baita ere hemen bizi diren gizonak, abereak eta landareak. Heien arteko orekaren babesteko, aholkuak segi itzazu !

Aholkuak deskargatu

undefinedwww.mendian-nola-bizi.com